Sariak

Tribiala erakargarriagoa izan dadin, astero sari xumeak emanen dira, herriko dendari eta ostalarien parte-hartzeari esker. Garbi dago sariak ezin duela helburu izan, pizgarri baizik; eta batez ere, une gogor hauetan, gure dendari eta ostalariekin bat egin eta elkartasuna adierazteko bidea. Horregatik, tribial bakoitzeko sariak zozketa bidez aukeratuko dira.