Sailkapena

6. Tribialeko onenak (apirilak 23)

12 erantzun zuzen
Sara (5 saiakera), mandala (3 saiakera), Joana , Gorri (2 saiakera), Txistin.

11 erantzun zuzen
Filibuxtera, Natale (4 saiakera), Arantza (10 saiakera), Naroa, Eneka, Margari Zabala.

10 erantzun zuzen
Ekhi, ELM, Garazi, Asier, Argiña, Izaskun, Utzubartxiki, Irasan, Pello, Juantoker, Mendi (3 saiakera), Arangorri, (2 saiakera), Marian, Nerea, Mikel, Oihan, Illun (3 saiakera), Arzabal, Xa2 mark (2 saiakera).

Sarituak

1) Saria: Hostogorri manta bat Eneida.

2) Saria: Lekuona tabernan bi kubata Txispa.

* zuekin posta bidez harremanetan jarriko gara

Erantzun zuzenak

  1. Artzabal kaleko etxeetako fatxada batean zein bitxikeria dago?
    Gurutzeak harrian markatuta. 
  2. Nola hasi zen Kaxeta?
    Txabiske txiki bat zen, plazan.
  3. Zein EZ da Etxarriko etxe izena?
    Idiarena
  4. Nola esaten zuten lehengo etxarriarrek “abisatu” aditza?
    Gaztietu (Gaztigatu)
  5. Nola zaizkio Lizarraga aldetik Arakil ibairaino heldu dan errekari?
    Zurkillo
  6. Noiz desegin zen Arañaz Elkartea?
    1874
  7. Nola esaten da “tripako min handia”?
    Ziyorrada
  8. Ze esapide erabiltzen du etxarrierak animoak emateko?
    Goitti burubok!
  9. Sakanako autobideak Etxarriko bi baso zeharkatzen ditu, zeintzu dira?
    Utzubar eta Arizalko
  10. Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenean, jauntxo etxarriar bat buru-belarri aritu zen Nafarroako erregeen alde. Zein izan zen?
    Lizarragako Luis
  11. Zein zuhaitz mota da Etxarriko biribilgune (“rotonda”) nagusian dagoena, hiru adar behera eta ipurdialdea gora duena?
    Haritza
  12. Klima datu ofizialen arabera, zein zen,  1992-2016 urte bitartean, batez beste, hilabeterik lehorrena?
    Uztaila