powered by Typeform
ZULOTIK Tribiala. Etxarri Aranazko galde-erantzunen jokoko web orria. Etxean egotera behartu gaituen honetan, herriari buruzko tribiala egitea bururatu zaigu. Herriari buruzko galde-erantzunen jokoa hiru helbururekin sortu dugu. Aurrena, etxeko itxialdia eramangarriagoa egitea. Hurrena, etxarriarren artean herri-giroa sortzea, eta, atzena, Etxarri Aranatz gehiago ezagutzea. Erantzun gehien asmatu duten jokalarien zerrenda ere argitaratuko da. Baita asteko saria jaso duen pertsonaren izena ere. Tribiala erakargarriagoa izan dadin, astero sari xumeak emanen dira, herriko dendari eta ostalarien parte-hartzeari esker. Garbi dago sariak ezin duela helburu izan, pizgarri baizik; eta batez ere, une gogor hauetan, gure dendari eta ostalariekin bat egin eta elkartasuna adierazteko bidea. Horregatik, tribial bakoitzeko sariak zozketa bidez aukeratuko dira.