ZULOTIK Tribiala. Etxarri Aranazko galde-erantzunen jokoko Web orria. Martxoan etxean egotera behartuak egon ginenean sortu bazen, segida izatea merezi duen ariketa dela erabaki dugu denon artean. Helburuak, Etxarriarren artean herri-giroa sortzea, eta Etxarri Aranatz hobeto ezagutzea. Galdetegi bakoitzaren ondotik, erantzun gehien asmatu duten jokalarien zerrenda argitaratzen da. Baita parte-hartzaileen artean egiten den zozketan saritua suertatzen den pertsonaren izena ere. Tribiala erakargarriagoa izan dadin, edizio bakoitzaren ondotik sari xume batzuk banatuko dira, herriko dendari eta ostalarien ekarpenari esker. Garbi dago sariak ezin duela helburu izan, pizgarri baizik, eta baita ere gure dendari eta ostalariekin bat egin eta elkartasuna adierazteko bidea.